Cabecera flash
Zarauzko Udalawww.zarautz.eus

GIZARTE ZERBITZUAK

 

ZER ESKEINTZEN DA?

Zarauzko Gizarte Zerbitzuak herritarren eta elkarte guztien eskura daude, eta bere helburua herritarren ongizatea eta bizi kalitatea hobetzea da. Gizarte Zerbitzuen funtzio nagusienetakoa da eskubide eta baliabideei buruz informazioa ematea,  balorazioa egitea eta orientatzea. Herritarrari gizarte baliabideei buruzko informazioa emango zaio, eskaera egin duen pertsonarekin batera eskaerari bide eman dion egoera baloratuko da, eta kasu bakoitzerako egokienak diren zerbitzu, prestazio eta laguntzak abian jarriko dira.

Gizarte zerbitzuen funtzio nagusiak, beste batzuen artean, ondorengoak dira:

  • Dauden gizarte baliabideen berri eman eta orientabideak eskaintzea.
  • Diagnostikoak eginez eskaeraren inguruko balorazioa egitea
  • Gizate eta familia arloko esku-hartze proiektuak prestatu eta burutzea
  • Hainbat prestazio eta gizarte baliabideren tramitazioa kudeatzea
  • Prebentzio eta gizarteratze proiektu eta zerbitzuak kudeatzea

HITZORDUA ESKATU:  Aldez aurretik ordua eskatu zure interesekoa den edozein gairi buruz hitz egiteko. Telefonoz egin dezakezu edo gure bulegoetara etorrita.

Zigordia kalea  33, behea.

Telefonoa:  943 00 51 11

 

 

 

 



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz