Cabecera flash
Zarauzko Udalawww.zarautz.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

ZERGA-BILKETA BULEGOA

Helbidea: Kale Nagusia, 29
Telefonoa: 943 00 51 14
Faxa: 943 00 54 13
e-maila: 
zergabilketa@zarautz.org

Bulego ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:30 > 14:30

Jendaurreko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:30 > 14:30

Zergabilketa Bulegoak, udal zergak eta tasak kobratzen ditu; hauek bi motatakoak izan daitezke:

ALDIZKAKO ORDAINKETAK ETA JAKINARAZPEN KOLETIBOA
Ibilgailuak, badoak, Landa eta Hiri izaerako Ondasun Higiezinen gaineko Zerga, etxe-laguntza, eguneko zentroa, merkatua, etabar..

Ordaintzeko epea:
- Udaletxeko iragarki-taulan jartzen da
- Ordainagirian zehaztuta dago eta etxera bidaltzen da
  (nahiz eta derrigorrezkoa ez izan)

LIKIDAZIOAK
Bakarkakoak dira, alta berria OHZ edo JEZ, Obren Zergak, Bide Publikoa erabiltzea, Beladoreak, Gainbalioa

Ordaintzeko epea:
Jakinarazpena jaso duzun egunetik aurrera, hilabeteko epea duzu ordaintzeko. Ordaintzeko azken eguna jaieguna (*) bada, orduan, hurrengo laneguna izango da azkena. 

NON ORDAINTZEN DIRA ERREZIBUAK ETA LIKIDAZIOAK

BORONDATEZKO EPEAN
Helbideratu gabeko errezibuak:
Ordainagiriak (Ur Kontsortzioak kudeatzen dituen ur-hornidura eta zabor-bilketa izan ezik) honako banketxeetan ordaindu ahal izango dituzte: Kutxabank, Laboral Kutxa, La Caixa, Banco Popular, Banco Vasconia, Caja Rural Navarra, Banco Sabadell, Banco Santander, Bankoa eta BBVA.

Ordainketa, beti ere, kobratzeko aldi bakoitzean jarritako epearen barruan egingo da.

Interneten bidez:  

Euskal Administrazioaren Ordainketa-Pasabidea    

Helbideratutakoak:
Zuzenean zergadunek adierazitako kontu korronteetara bidaltzen dira. Bueltatuta etorriz gero, abisua bidaltzen da etxeetara (ez da derrigorrezkoa)  eta helbideratu gabeko errezibuak bezala ordaintzen dira.

Borodatezko epea amaitu ondoren, borondatezko epealdiko zorraren mugaegunaren biharamunetik hasita zor diren kopuruek berandutzako interesak sortuko dituzte eta premiamenduzko prozedura hasten da.

(*) Adibidez, igandean egokitzen bada.



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz