Cabecera flash
Zarauzko Udalawww.zarautz.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

ZARAUZKO UDALAREN EUSKARAREN ERABILERA NORMALIZATZEKO PLANA 2018-2022

Zarauzko Udalak 2018ko abenduaren 27an egindako osoko bilkuran "Zarauzko Udalaren Euskararen erabilera Normalizatzeko 2018-2022 Plana" onartu zuen. Planaren helburu nagusia da Udalean euskararen erabilera indartzea eta areagotzea, bai zerbitzu hizkuntza bai lan hizkuntza modura, euskararen erabilera bermatu eta herritarren hizkuntza eskubideei erantzun ahal izateko. Euskara plan honen helburu estrategikoek helburu nagusia lortzeko landu beharreko ildo nagusiak markatuko dituzte: 1.Herritarrekiko harremanetan euskara zerbitzu hizkuntza izan dadin bermatzea, beti ere herritarren hizkuntza eskubideak errespetatuz. 2.Euskara beste administrazioekiko harremanetako hizkuntza izan dadin bermatzea. 3.Euskara administrazio barneko lan hizkuntza izan dadin bermatzea. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, 2019ko martxoaren 21ean (55 zk.).
    Erantsitako fitxategiak:
 
Zarauzko Udalaren Euskararen Erabilera Normalizatzeko 2018-2022 Plana PDF [1107Kbs.]



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz