Dokumentu honetan 1986-2011 bitarteko Zarauzko datu soziolinguistiko oinarrizkoak aurki daitezke. Datu horien bidez urte horietan euskarak gure herrian izan duen bilakaera azter dezakegu. Gipuzkoako Foru Aldundiak Soziolinguistika Klusterrari eskatutako lana da.
Datu sail hauek ematen dira:
-
Biztanleria
-
Hiztunak
-
Hezkuntza: eredu linguistikoak
-
Euskararen gaineko gaitasunak
-
Biztanleen lehen hizkuntza
-
Etxeko hizkuntza
-
Euskararen kale erabileraren neurketa
-
Elebitasun mota inkesta soziolinguistikoaren arabera
-
Euskarari buruzko jarrerak
Datuak grafikoen bidez ematen dira, zenbaki taulaz lagundurik behar den kasu guztietan.
Datu iturri publikoak baliatuta osatu da bilduma hau, batik bat EUSTAT eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila. Beraz, datuok libreki erabil daitezke.