Cabecera flash
Zarauzko Udalawww.zarautz.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

SEGURTASUN POLITIKA

Zarauzko Udalak, bere interesak kudeatzeko eta bere eskumenen arloan, herritarren beharrak eta asmoak betetzeko jarduerak sustatzen eta zerbitzu publikoak eskaintzen ditu. Horrez gain, teknologia berrien erabilera indartu nahi du, bai Zarauzko Udalean bai herritarren artean.

Horretarako, aukera ematen zaie herritarrei tramiteak online egiteko, gai publikoetan horien parte-hartzea bultzatzeko. Horrela, partaidetza-bide berriak jartzen dira, demokrazia parte-hartzailea garatzeko eta jarduera publikoa eraginkorra izateko.

Besteak beste, helburu nagusi hauek lortu nahi dira:

  • Herritarren eta Zarauzko Udalaren artean harreman elektronikoa bultzatzea.

  • Herritarren eta Zarauzko Udalaren arteko harreman horretan beharrezkoa den konfiantza sortzea.

Udal eskumenak burutzeko, Zarauzko Udalak modu eraginkor eta efizientean babestu behar diren informazio-sistemak erabiltzen ditu.

Zarauzko Udalak informazioaren segurtasuna kudeatzeko esparru bat jarri du, administrazio elektronikoaren arloan, 3/2010 Errege Dekretuak zehaztutakoaren arabera (urtarrilaren 8koa, Segurtasunaren Eskema Nazionala arautzen duena). Eta horrela aitortzen du bai informazioa bai informazioa eusten duten sistemak aktibo estrategikoak direla.

Zarauzko Udalaren Segurtasun Politika atal honetan argitaratzen da, horren berri emateko.

 

Segurtasun Politika PDF [976Kbs.]



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz