Cabecera flash
Zarauzko Udalawww.zarautz.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

OBREN TRAMITAZIOA


OBREN AURREKOMUNIKAZIOA

Aurretik udal lizentziarik eduki gabe hirigintza izaerako egintzak gauzatzeko edo egiteko ahalmena emango duten aurrekomunikazioak arautzeko udal ordenantza.

Garrantzi gutxiko obrak dira, aldez aurretiko lizentziarik ez dute behar eta, Udala jakinaren gainean jartzeko, nahikoa da beren berri ematea.
Aurrekomunikazioa aurkezteak gaitu egingo du jarduera hori edo obra horiek hasteko ondorengo tramiteen zain egon beharrik gabe.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Eskaera orria. AJ-0 inprimakia. Erantzukizunpeko adierazpena.
  • Aurrekontua, kapitulutan eta partidetan zehaztuta.
  • Fatxadak/teilatuak/urbanizazioak diren kasuetan gaur egun duen egoeraren argazkia.
  • Etxebizitzen eta lokalen barruko eraberritze partziala:
    • Egungo egoeraren eta egin nahi diren aldaketen plano edo krokisa (banaketak, instalazioak...)
    • Banaketa aldaketa txikiak egurrezko egitura duten eraikinak: obra zuzendariaren izendapena.

Aurrekomunikazioarekin bi obra mota tramitatu daitezke:

1) OBRAK SOILIK

Aurrekomunikazioan sartzen diren obra motak:

Aurrekomunikazioan sartzen ez diren obra motak:

  • Babesa duten eraikinak (ZHAPOren arabera).
  • LOEren arabera proiektua behar duten obrak.
  • Bide publikoan edozein motako obra edo jarduera (zangak, andamioak, edukiontziak,..)
  • Beste arauak bete behar dituzten obrak direnean (Legedi sektoriala).

2) JARDUERAK EGITEKO OBRAK
(Beti ere jarduerak eta lokalek 12/2012 Legea, abenduaren 26koa, merkataritza eta zenbait zerbitzu liberalizatzeko premiazko neurriei buruzkoa, betetzen badute)(BOE 2012-12-27)

Aurrekomunikazioan sartzen diren obra motak:

  • Fatxadak ez dira aldatzen.
  • Jardueraren jendearentzat den azalera 300m2 baino gutxiago da.
  • 12/2012 Legearen jardueren zerrendan dago. 3. Zerrenda

Aurrekomunikazioan sartzen ez diren obrak:

  • Babesten duten eraikinetan (ZHAPOren arabera).
  • Fatxadetako elementu permanenteak edo/eta banoak ireki edo aldatzen badira.
  • LOEren arabera proiektua behar duten obrak.
  • Jarduera baimena behar duten jarduera jartzeko obrak. A zerrenda

OBRA TXIKIAK

Aurrekomunikatutako obrak edo obra handiak ez diren gainerako obra mota guztiak.

OBRA HANDIAK

Obra handitzat eta eraikuntza-obratzat hartzen dira oin berriko obrak eta birgaitze-obrak orokorrean, bai eta aurretik zegoen eraikin bat altueran handitzea edo azalera handiagoa hartzea ekarriko duten lanak ere. Obra handien kategorian sartzen dira eraikin bat bere osotasunean finkatzeko lanak, eraikina osorik edo zati bat eraisteko lanak, eta zailtasunagatik, garrantzi teknikoagatik edo garestiak izateagatik, hirigintza-zerbitzuko teknikariek obra handitzat jotzen dituztenak. Bereziki, atal honen barne sartuko dira aurretik etxebizitza erabilera edo banaketa ez zuten lokalak etxebizitza bihurtzeko lanak eta baita dagoen etxebizitza-kopurua handitzekoak ere.

 



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz