Cabecera flash
Zarauzko Udalawww.zarautz.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

MINTZALAGUN EGITASMOA

 Izan zaitez mintzalagun! Praktikatu gurekin!

Ikasturte berriarekin batera, Urola Kostako Udal Elkarteak, Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako udalekin batera, Mintzalagun egitasmoa jarri dugu martxan berriro.

Urola Kostako Mintzalagun Programak 5 urte bete ditu. 2009an hasi ginen euskaldun berriak euskaldun zaharrekin elkartu eta asteroko hitzorduak egiten, euskaraz aritzeko.

Iaz, Urola Kostan 20 talde elkartu ziren astero, euskaraz aritzeko (taldeak 2-5 pertsonakoak dira), guztira 67 pertsona. Aurten ere kopuru horri eutsi eta, ahal bada, handitu egin nahi genuke. Hortaz, helburu hori lortzeko zuen laguntza ezinbestekoa da, euskaldun berri zein euskaldun zaharrena.

Euskaldun berriak: euskara ikasten ari bazara eta mintzamena landu nahi baduzu, jendea ezagutu, bertako euskaldunen euskara ikasi... Eman izena!

Euskaldun zaharrak: euskaldun berriei lagundu nahi badiezu, jendea ezagutu, euskara ikasi duen jendearen ahalegina saritu...eman izena!

Hori osatzeko, ikasturte hasieran eta amaieran ekitaldi bana egiten dugu (hitzaldi, diaporama, ipuin emanaldia…). Horrekin batera, irteera ere egiten dugu udaberri aldera eta eskualdeko kultur emanaldietara joateko sarrerak zozketatzen ditugu mintzalagunen artean (antzerki, kontzertu...). Horrez gain, EHUko kredituak ere eskura ditzakezu.

Izen-ematea: noiz eta non

Izena emateko epea irailaren 16tik urriaren 10era izango da.

Izena emateko 3 bide dituzu:

Urola Kostako AEK euskaltegietan eta Zarauzko Udal Euskaltegian.

Telefonoz: 943 13 01 75

Emailez: urolakosta@aek.org


IZAN ZAITEZ MINTZALAGUN




Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz