Cabecera flash
Zarauzko Udalawww.zarautz.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

JARDUEREN TRAMITAZIOA

AURREKOMUNIKAZIOA BEHAR DUTEN JARDUERAK (KOMUNIKATUAK)

3/1998 Legearen II. eranskineko B) ataleko zerrendan azaltzen direnak dira. Idazkera berria 7/2012 Legearen araberakoa da (7/2012 LEGEA, apirilaren 23koa, barne-merkatuko zerbitzuei buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak abenduaren 12an emandako 2006/123/EE Direktibara egokitze aldera zenbait lege aldatzekoa).

Zerrenda ikusi

Jarduera jartzeko obrak egin behar badira, dagokion udal lizentzia izapidetuko da.
Behin jarri eta egokitu ondoren, merkataritzako lokala, establezimendu profesionala edo industriala abian jarri edo hasiko dela komunikatzeko, lehenik aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena egingo da, hau da, dagokion inprimakia bete eta inprimaki horretan (AJ-1 edo AJ-2) adierazitako dokumentuak aurkeztuko dira, ondoren Udalak gainbegira ditzan. Dokumentu horiek akatsik gabe aurkeztutakoan jarduera abian jarri ahalko da.  Gerora Udalak jardueraren ikuskapena egin ahalko du.

Aurrekomunikazioa behar duten jarduerak (dokumentazio teknikorik gabe)

Prozedura honen bidez izapidetuko dira bizitegirako hiri-lurzoruan egin beharreko jarduerak eta ondorengo ezaugarriak dituzte:
Ezaugarriak ikusi

Ondorengo inprimakiak aurkeztuko dira:
Interesatuaren erantzukizunpeko adierazpena. AJ-1 inprimakia
Elkargoko kide den teknikari eskudun batek egindako ziurtagiri teknikoa. ZT-1 inprimakia

Aurrekomunikazioa behar duten jarduerak (dokumentazio teknikoarekin)

Prozedura honen bidez izapidetuko dira aurretiazko komunikazioa (dokumentazio teknikorik gabe) behar duten jardueren ezaugarriak ez dituztenak.

Ondorengo inprimakiak aurkeztuko dira:
Interesatuaren erantzukizunpeko adierazpena. Inprimakia: AJ-2 inprimakia
Elkargoko kide den teknikari eskudun batek egindako ziurtagiri teknikoa. Inprimakia: ZT-2 inprimakia


JARDUERA LIZENTZIA BEHAR DUTEN JARDUERAK (BAIMENDUAK)


3/1998 Legearen II. eranskineko A) ataleko zerrendan azaltzen direnak dira. Idazkera berria 7/2012 Legearen araberakoa da (7/2012 LEGEA, apirilaren 23koa, barne-merkatuko zerbitzuei buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak abenduaren 12an emandako 2006/123/EE Direktibara egokitze aldera zenbait lege aldatzekoa).

Zerrenda ikusi

1. FASEA. JARDUERA ETA/EDO OBRA-LIZENTZIA LORTU

Jarduera lizentzia lortzeko, teknikari eskudun elkargokide batek egindako proiektua aurkeztu behar da (jarduera nolakoa den eta ze lurzorutan kokatzen den, horrenbeste ale aurkeztuko dira)
Obrak egin izanez gero, dagokion udal lizentzia izapidetuko da.

2. FASEA. JARDUERA ABIAN JARRI

Behin jarduera jarri eta egokitu ondoren jarduera eta/edo obra lizentzian ezarritako baldintzekin bat etorrita, jardueraren hasiera komunikatu beharko da. 
Merkataritzako lokala, establezimendu profesionala edo industriala abian jarri edo hasiko dela komunikatzeko, erantzukizunpeko adierazpenaren bidez ziurtatuko da behar bezala jarrita dagoela eta egokia dela indarrean dagoen araudiaren arabera.

Ondorengo inprimakiak aurkeztuko dira:
Interesatuaren erantzukizunpeko adierazpena. Inprimakia: AJ-3 inprimakia
Elkargoko kide den teknikari eskudun batek egindako ziurtagiri teknikoa. Inprimakia:  ZT-3 inprimakia

Dokumentu horiek akatsik gabe aurkeztutakoan jarduera abian jarri ahalko da.  Gerora Udalak jardueraren ikuskapena egin ahalko du.


TITULARTASUN ALDAKETAK

Titulartasun aldaketaren jakinarazpena



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz