Cabecera flash
Zarauzko Udalawww.zarautz.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

IDAZKARITZA

Helbidea: Kale Nagusia 29
Telefonoa: 943 00 51 01
Faxa: 943 00 52 00
e-maila:
udala@zarautz.eus

IDAZKARITZA NAGUSIARI ATXIKITAKO FUNTZIOAK

1. AHOLKULARITZA JURIDIKOA. Udal arlo guztiei legezko aholkularitza emateko funtzioa betetzen da: txostenak, akordio-proposamenak, ordenantzak, araudiak... egin.

2. FEDE PUBLIKOA. Udal gobernu-organoen egintzen eta ebazpenen fede publikoa ematen da.

3. AKTAK IDATZI ETA UDAL ORGANOEK HARTUTAKO ERABAKIAK BETE. Alkatetzak, Tokiko Gobernu Batzarrak edo zinegotzi ordezkariek hartutako erabakiak tramitatu eta betetzen dira.

4. ESTATISTIKA. Biztanleen Udal Errolda eta Hautesle Errolda eguneratuta edukitzeaz arduratzen da; hauteskunde prozesuak; estatistikak egin eta kale-izendegia mantendu.

5. KONTRATAZIOA. Edozein udal departamentuk bultzatutako kontratazio-espedienteen aholkularitza juridikoaz eta tramitazioaz arduratzen da.

6. ONDAREA. Ondasunen Udal Inbentarioa eguneratuta edukitzeaz arduratzen da; bere ardura da, baita, edozein udal departamentuk ondasunak ustiatu, laga, besterendu edo erosteko bultzatutako espedienteak tramitatzea.

7. ONDARE ERANTZUKIZUNA ETA ASEGURUAK. Jasandako kalteengatik Udalari jarritako erreklamazio-espedienteen aholkularitza juridikoaz eta tramitazioaz eta aseguruez arduratzen da.

8. ZIGORTZEKO AHALMENA. Udal arauak eta ordenantzak hausteagatik irekitako espedienteak tramitatzen dira, zailtasun berezia dutenean.

BESTE ZERBITZU OROKOR BATZUK

9. DOKUMENTUEN ERREGISTROA. Udalean sartu eta bertatik irteten diren dokumentuen erregistro-lanak egiten dira.

10. ITZULPENAK. Testuak euskarara edo gaztelaniara itzultzen dira, Zarauzko Udalean euskararen erabileraren normalizazioa arautzen duen araudiarekin bat etorriz.

11. JAKINARAZPENAK. Udal organoek hartutako erabakien jakinarazpenak egiten dira, bai eta udal departamentu guztietatik herriko bizilagunentzat egiten diren idatzi guztienak ere.

 

ARTXIBOA. Dokumentazioa artxibo historikoan eta kudeaketakoan jaso, antolatu eta zaintzen da, eta herritarrek egindako kontsultei erantzuten zaie.



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz