Cabecera flash
Zarauzko Udalawww.zarautz.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

HERRITARREN ARRETA ZERBITZUA

Eginkizun hauek ditu:

AGIRIEN SARRERA ETA IRTEERA-ERREGISTROA:
Udalari aurkeztu nahi zaion edozein eskaera idatziz egin behar da, eskatzailearen datuak emanez eta behar bezala sinatuta, sarrera-erregistro honetan. Interesdunak hala eskatuz gero, sarrera-zigilua daraman fotokopia entregatuko zaio, idatzia zein egunetan aurkeztu den jasoarazteko.

Erregistro-arduradunak administrazio-espedientea irekiko du eta, eskaeraren gaiaren arabera, dagokion departamentuak izapideak egingo ditu.

Espedienteak erabakitzeko epeak daude, espediente-motaren arabera.

TELEFONIA:
Udaletxeko telefonoguneaz arduratzen da. Deiak interesdunei pasatzen zaizkie.

INFORMAZIOA Udalarekin zerikusia duten gaiei buruz:

-
Interesdunei, izapidetzen ari diren espedienteen egoera 
-
Udalaren deialdiak
-
Bekak eta diru-laguntzak
-
Administrazio-kontratuen prozedurei buruzko dokumentazioa
-
Udal araudiak, kopiak emanez
-
Langileak hautatzeko prozesuetako oinarriak eta lan-eskaintza 
  publikoa
-
Espedienteak publikoari erakustea

IZAPIDEAK EGITEA:

-
Egoitza eta bizikidetzako ziurtagiriak
-
Dokumentuak erkatzea
-
"Obrak jakinean" baimena

 

KEXAK ETA IRADOKIZUNAK JASOTZEA



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz