Cabecera flash
Zarauzko Udalawww.zarautz.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

ZARAUZKO UDALAREN EUSKARA AHOLKU BATZORDEA

2013ko OTSAILAREN 26an ELKARTU ZEN ZARAUZKO UDALAREN

EUSKARA AHOLKU BATZORDEA


 


 

Zarauzko Udalak 2012ko azaroaren 28an egindako Osoko Bilkuran ZARAUZKO UDALAREN EUSKARA AHOLKU BATZORDEAREN ERREGELAMENDUA onartu zuen eta, beharrezko izapide eta epeak bete ondoren, atzo, otsailaren 26an sartu zen indarrean. Eta atzo bertan egin zen lehen bilkura.


 

Zarauzko Udalak 2003an sortu zuen lehen AHOLKU BATZORDEA, baina, azken urteotan izan duen ibilbideari bultzada berri bat eman nahi izan zaio, horregatik onartu du Udalak berariazko araudia.


 

ZARAUZKO UDALAREN EUSKARA AHOLKU BATZORDEA (EAB) Udalaren organo aholku-emailea da. Udalerrian hizkuntza-normalkuntzan diharduten norbanako, talde, elkarte eta erakunde publiko eta pribatuetako ordezkarien eta Udalaren arteko harreman-organoa da. eta udalerriko esparru desberdinetako ordezkariek osatzen dute.


 

EUSKARA AHOLKU BATZORDEAREN egitekorik nagusiena Udalari euskararen erabilera normalizatzeko planetan aholku ematea da. AHOLKU BATZORDEAK erabakiak hartu aurretik iradokizunak egiteko aukera izango du, eta, hartutako erabakien jarraipena ere egingo du.



 

Atzoko bileran 17 lagun elkartu ziren. Horien artean, Batzordeburua, Gari Berasaluze, Zarauzko Udaleko Euskara zinegotzia; Udaleko Euskara Zerbitzuko kideak, Udal Euskaltegiko eta AEKko zuzendariak, Zarauzko Triatloi Elkartea, Zurekin ostalaritza elkartea, ikastetxe guztietako eta berritzeguneko ordezkariak, Euskal Herrian Euskaraz, Hitza eta Erlo Telebista (hurrengo bileretarako zerrenda osatuko da merkataritza, kirol eta kultura esparruetan batez ere).


 

Udalaren hizkuntza politikaren lerro nagusiak eta bitartekoak azaldu ziren, 2013rako aurrekontu proposamenaren berri eman eta AHOLKU BATZORDEAREN antolaketari buruzko hausnarketa ere egin zen, hurrengo bilerak, azpibatzordeak, funtzionamendu arauak...


 

Bere lehen erabakia hartu zuen atzo EUSKARA AHOLKU BATZORDEAK: hurrengo bilera ekainean izango da eta ordurako hiru azpibatzorde osatuko dira:


 

1. batzordea: Zerbitzu publikoak euskaraz (Udala eta bere erakunde autonomoak, Osasun Zentroa, Lanbide, Bake epaitegia, Ertzaintza...)

2. batzordea: 3. sektorea (ostalaritza, merkataritza, aholkularitzak, zerbitzu profesionalak...)

3.batzordea: Haur eta gazteen erabilera (aisialdia, kirola, irakaskuntza, familia transmisioa...)


 

Azpibatzordeotan edozein herritarrek har dezake parte, irekiak izango dira, gaiarekiko interesa eta ekarpenak egiteko konpromisoa baino ez da eskatzen. Parte hartzeko Euskara Zerbitzuarekin jarri behar da harremanetan (euskaraz@zarautz.org / tel.: 943.00.51.16).


 


 


 


lehen bilera


    Erantsitako fitxategiak:
 
Euskararen Aholku Batzordearen Erregelamendua PDF [91Kbs.]



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz