Cabecera flash
Zarauzko Udalawww.zarautz.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

2019 URTEKO TAO BEREIZGARRIA APIRILAREN 25A BAINO LEHEN ORDAINDU BEHARKO DA

2019 URTEKO TAO BEREIZGARRIA APIRILAREN 25A BAINO LEHEN ORDAINDU BEHARKO DA

Iaz bereizgarriaren ordainketa helbideratu zuten herritarrei martxoaren 29an kobratuko zaie

Zarauzko Udaleko Mugikortasun sailetik jakinarazi dute TAO bereizgarria eskuratzeko baldintzak betetzen dituzten zarauztarrek aste honetan bertan hasi dezaketela bereizgarria ordaintzeko tramitea. Alde batetik, iaz ordainagiria helbideratu zuten pertsonei martxoaren 29an kobratuko zaiela jakinarazi dute Udaletik, eta bereizgarria euren etxeetan jasoko dutela, aste honetan bertan, posta bidez. Zentzu honetan, ordainagiria helbideratzearen garrantzia azpimarratu dute Udaletik, honek herritarrari eskaintzen dion erosotasuna eta bizkortasunagatik.

Bestalde, ordainagiria helbideratu gabe duten herritarrek, iaz bezala, ordainketa burutzeko ordainagiria posta bidez jasoko dute etxean. Urtero bezala, ordainketa egiteko hainbat aukera daude: Nire ordainketa zerbitzuaren bidez, Zarauzko Udalaren web-orrian; kutxazain automatikoetan, zerbitzu hori eskaintzen duten entitateetan; bankuetan, ordainagiria aurkeztuta (Kutxabank, BBVA, Laboral Kutxa, Caixabank, Bankoa, Caja Rural Santander, Sabadell, Popular); eta Herritarren Arreta Zerbitzuan (Kale Nagusia, 29). Ordainketa burutu ondoren, gutxi gora behera 15 eguneko epean jasoko dute posta bidez bereizgarria euren etxeetan. Bereizgarriaren ordainketa helbideratuta ez duten pertsonek apirilaren 25a baino lehen burutu beharko dute gestioa.

Azkenik, apirilaren 25etik aurrera, 2018 urteko bereizgarriak ez duela balioko gogorarazi dute Udaletik. TAO bereizgarrien inguruan informazio gehiago nahi duen pertsona orok TAO bulegora (Urdaneta kalea, 5) joan edo 943 83 22 63 telefonora deitu beharko du.



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz